bidezubi hau Mañarian dago, Bizkaian, entre los 1+867,65 eta 2+439,65 kilometro-puntuen artean. Hamabi baoz osatutako taula jarrai batekin egin da. Honako banaketa dauka taulak: 34 + 44 +52*8 + 44 + 32. Horrela, 572 metroko luzera dauka eta kaxa-habe jarrai motakoa da.
Pilareek 1,50 x 6,00 m-ko trenkada bikoitza daukate. Tabikeen arteko distantzia 1,50 m-koa da. 5 zm-ko lau hondoratu dituzte aurreko eta atzealdeko kanpoko paramentuetan.
Lehenengo 6 pilareek eta hamaikagarrenak zuzeneko zimendatzea daramate, 10,00x10,00x2,50 m eta 12,50x12,00x3,00 m arteko zapatekin. 7. eta 10. zenbaki arteko pilareek 1,80 m-ko diametrodun 8 pilotez osatutako zimendu sakonak dituzte. Estribuak hormigoi armatuzko hormak dira. Lehenengo estribuak 10,12 m-ko altuera du eta bigarrenak, 9,882 m-koa.
Zinbria mugikorrarekin baoz bao aurrera eginez gauzatzen da eraikuntza. Zinbria hori kokatzen da pilareen goialdean jarritako behin behineko mentsularen eta hormigoiztatzea egiterakoan eraikitako panelaren hegalaren gainean.