• Anterior
  • Siguiente
Grupo Moyua,www.moyua.com

AUTZAGANEKO SAIHESBIDEAREN OBRA ESLEITU DIOTE BYCAM, S.A.-RI, ALDI BATERAKO ENPRESA-ELKARTE BATEN BARNE

Esleipenaren zenbatekoa 63 milioi eurokoa da eta egikaritzapen-epea 30 hilabetekoa. Autzaganeko saihesbidea A-8 autobiaren eta N-630 errepidearen arteko Amorebieta-Etxanoko lotunean hasi eta Katea zonako lotuneraino iristen da, harainoko errepidea baliatuz. Lehenengo bidegunean trazadura hobetuko da, inguruko baserrien auzoetara heltzea ahalbidetuko duen bide-zerbitzu bat sortuz. Katea inguruan bi errotonda eraikitzea proposatzen da, korridore berriko sarrera-irteerak ahalbidetzeko. Biribilgune bietatik inguruko baserrietara joateko bideak eta bide-zerbitzuak hartu ahal izango dira.Ondoren, 670 metroko luzeradun Urdinbideko tunela egingo da. Bi hodi izango ditu, eta horietako bakoitzak, bi bideko sekzioa. Tuneleko hegoaldeko irteeraren ondoren, trazatuak jada bertan ezarrita dagoen errepidearekin bat egiten du.
 



Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.

© 2011 Grupo Moyua. Todos los derechos reservados.

Comparte:
Infórmate: