• Anterior
  • Siguiente
Grupo Moyua,www.moyua.com

BERGARAKO "URRETXU-LEGAZPI LOTURA" SAIHESBIDEAREN ERAIKUNTZA-LANAK ESLEITU DIZKIOTE MOYUARI

BIDEGI, S.A. sozietate publikoko Administrazio Kontseiluak Moyuari esleitu dizkio "gi-632 sahiesbidearen Urretxu/Legazpi-Bergara bidegunearen eraikuntza" proiektuaren obrak. Gauzatze epea 30 hilabetekoa da eta obraren inbertsioa 42.807.191,72 € + BEZ eurokoa.

Urretxu-Antzuola bideguneak Deskarga portua saihesteko aukera emango du. Gipuzkoako bide-sarean zailtasun gehien sortarazten dituen gunea da hori. Bidegune berriak 2,7 km luze eta 680 ml-eko tunela izango ditu.

Beasain-Bergara ardatzak N-1 (Beasain) eta AP-1 (Bergara) bideak lotuko ditu, eta Gipuzkoa barnealdeko eskualdeen arteko komunikazioa hobetuko du; Goierri, Urola eta Debagoiena eskualdeetakoa, hain zuzen ere.

Korridorearen zati bat (Beasain-Zumarraga) trafikoari irekia dago jada eta aurten amaituko dira Zumarraga-Urretxu bidegunearen eraikuntza-lanak.
Antzuola-Urretxu noranzkoa duen bidegunea Ipurtika ibarbidea pasa ondoren hasten da. Zona horretan kokatuko da Antzuolatik Urretxura doan erdilotura. Autobiaren enborra Deskarga tunelean barneratuko da orduan, eta izen bereko portua ekiditeko aukera emango du.

Tunela eta arroaren banalerroa pasa ondoren, Mendiaratz errekaren eskuineko hegaletik jaisten da korridorea (%3,5eko gehienezko maldekin) Urretxu-Legazpi loturarekin elkartu arte. Egun eraikitzen ari da azken bidegune hori eta fase honetan amaituko da Antzuolarantz daramaten adarren eraikuntzarekin.
Eraiki beharreko egiturak dira, Deskarga tunelaz eta Antzuolako erdiloturaz gain: goiko bi igarobide, azpiko pasagune bat, horma bat eta zeharkako drainatze obrak.



Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.

© 2011 Grupo Moyua. Todos los derechos reservados.

Comparte:
Infórmate: