Bilboko Udaleko Gobernu Batzordeak, abuztuaren 10ean, Bilboko Itsasadarreko Urazurrutia kaieko hormak eta egiturak konpontzeko edo/eta berreraikitzeko obraren proiektua planeatzeko eta gauzatzeko kontratua esleitu zion BYCAM enpresari, 3.185.000 € + BEZ euroren truke.
Ondorengo bideguneak berreraiki edo konpondu beharko dira:
Bidegune bakoitzak berezitasunak ditu; izan ere, batzuk pilotezko egiturak dira eta beste batzuk, aldiz, harlangaitz-hormak.
Pilotezko egituretan, Uribitarte pasealekuan, in situ egindako pilotezko zimenduak dituen hormigoi armatuzko egitura berria eraikiko da. Pilote horiek 1,00 m-ko diametroa eta aurrefabrikatutako habeak edukiko dituzte. Horien gainean, aurrefabrikatutako hormigoizko aurrelauzak ezarriko dira eta forjatuaren ertzak 30,00 cm neurtuko ditu denera.
Urazurritua kaieko grabitate-hormetan harlangaitz-hormaren azpi-berritzea egingo da harri-lubeta baten eraikuntzarekin, oineko berma modura, zapataren parean, puntu horretako higidura ekidinez eta pasiboa handituz egonkortasun globala hobetzeko helburuarekin. Gainontzeko kaietako grabitate-hormei dagokienez (Mesedeetako kaia, Ibeni eta Erriberako portua) hormigoiz azpi-berrituko dira: zutoin-oholen arteko zona hutsak beteko dira eta, horrela, sekzio handiagoa izango dute zimenduek.
Azkenik, Botika Zaharra Erriberaren azpi-berritzea mikropiloteekin egingo da 34 m luze dituen gune batean.
Itsaslabarraren konponketa edo berreraikuntza obraren luzera 1.433,97 m-koa da, eta honela banatzen da kai bakoitzeko: Urazurrutia kaia, 360 m; Mesedeetako kaia, 158 m; Ibeni eta Erribera kaia, 680 m; Botika Zaharra kaia, 34 m, eta Udaletxearen zubiaren ondoko Uribitarte pasealekua, 190 m.
Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.