• Anterior
  • Siguiente
Grupo Moyua,www.moyua.com

BILBOKO ITSASADARREKO URAZURRUTIA KAIEKO HORMAK ETA EGITURAK BERRERAIKIKO DITU BYCAMEK

Bilboko Udaleko Gobernu Batzordeak, abuztuaren 10ean, Bilboko Itsasadarreko Urazurrutia kaieko hormak eta egiturak konpontzeko edo/eta berreraikitzeko obraren proiektua planeatzeko eta gauzatzeko kontratua esleitu zion BYCAM enpresari, 3.185.000 € + BEZ euroren truke.

Ondorengo bideguneak berreraiki edo konpondu beharko dira:

  • Urazurrutia kaia (Azkatasuna etorbidearekin gurutzatzen den gunetik Zamakola kalearen 7-9 zenbakietaraino).
  • Mesedeetako kaiaren 1-3 zenbakietatik Jesusen Zerbitzariak kaieko automobil-garbitegira arte (Bailen kaleko 6. zenbakiaren azpian)
  • Ibeni kaieko Atxuri geltokitik Erribera kaleko 9. zenbakira arte.
  • Uribitarte pasealekua, Udaleko zubitik Pio Baroja plazako udal aparkalekuko irteeraraino.
  • Botika Zaharra Erribera, Garate Anaia lorategitik Botika Zaharra institutura arte.

Bidegune bakoitzak berezitasunak ditu; izan ere, batzuk pilotezko egiturak dira eta beste batzuk, aldiz, harlangaitz-hormak.

Pilotezko egituretan, Uribitarte pasealekuan, in situ egindako pilotezko zimenduak dituen hormigoi armatuzko egitura berria eraikiko da. Pilote horiek 1,00 m-ko diametroa eta aurrefabrikatutako habeak edukiko dituzte. Horien gainean, aurrefabrikatutako hormigoizko aurrelauzak ezarriko dira eta forjatuaren ertzak 30,00 cm neurtuko ditu denera.

Urazurritua kaieko grabitate-hormetan harlangaitz-hormaren azpi-berritzea egingo da harri-lubeta baten eraikuntzarekin, oineko berma modura, zapataren parean, puntu horretako higidura ekidinez eta pasiboa handituz egonkortasun globala hobetzeko helburuarekin. Gainontzeko kaietako grabitate-hormei dagokienez (Mesedeetako kaia, Ibeni eta Erriberako portua) hormigoiz azpi-berrituko dira: zutoin-oholen arteko zona hutsak beteko dira eta, horrela, sekzio handiagoa izango dute zimenduek.

Azkenik, Botika Zaharra Erriberaren azpi-berritzea mikropiloteekin egingo da 34 m luze dituen gune batean.

Itsaslabarraren konponketa edo berreraikuntza obraren luzera 1.433,97 m-koa da, eta honela banatzen da kai bakoitzeko: Urazurrutia kaia, 360 m; Mesedeetako kaia, 158 m; Ibeni eta Erribera kaia, 680 m; Botika Zaharra kaia, 34 m, eta Udaletxearen zubiaren ondoko Uribitarte pasealekua, 190 m.
 



We use our own and third party cookies, for the analysis of user navigation. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.

© 2011 Grupo Moyua. All rights reserved.
Website developed by DMacroWeb using the tool DM Corporative
Share:
Info: