Athletic Club-ek esleitutako lanak maiatzaren hasieran hasiko dira 4,8 milioi euroko zenbatekoan eta 4 hilabete terdiko epe batekin esleituak izan ondoren.
Lan hauek eginda zeuden behar hauek asetzen dira; futbol-zelai berri baten sorrera, 8. zenbakia, lurperatutako aparkalekuak, harmaila berriak eta honi lotutako urbanizazioa. Azken belaunaldiko belar artifiziala izango duen futbol zelaia tamainan 105 x 68 m dituen partzelaren hego muturrean kokatuko da +57,90 m-ko kota batean.
Zelaiaren azpian, erdilurperatutako aparkaleku bat egiteko hondeatuko da, Athletic Club kirol-instalazioaren ingurunea gutxiago erasotu aldera. Aparkalu honek 305 plaza izango ditu, komunak, aldagelak eta instalazio-gelez gain; baita arrapalak eta sarbide-eskailerak ere.
Halaber, San Mames-eko arku zaharraren azpian, eta Bilbao Athletic-eko partidetan zale-kopurua areagotzeko etorkizuneko beharragatik, 678 m2-ko harmaila baten eraikuntza garatzen ari da 800 pertsona inguru hartzeko ahalmenarekin.
Era berean, kirol instalaziotarako eta Uribarrigoikoa sektorerako hegoaldeko sarbideak berrordenatzea aurreikusten da, bai ibilgailu arinetarako bai oinezkoentzat.
Azkenik hego-ekialdeko lursaileko berantolamendua ere aurreikusten da, jolas-gune batean birmoldatuz, baldosa hidraulikoko akabera duen espaloi perimetral baten definizioa izango duena eta kirol instalazioen hegoaldeko zona eta BI-737 errepideko espaloiak batuko dituena.
2016-ko ApirilaErabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.