• Anterior
  • Siguiente
Grupo Moyua,www.moyua.com

CONSTRUCCIONES MOYUA, S.L. ETA BYCAM, S.A. ENPRESEK GAUZATUTAKO “BILBOKO ITSASADARREKO HORMA ETA EGITUREN KONPONKETA ETA BERRERAIKUNTZA” OBRAREN INAUGURAZIOA

Construcciones Moyua, S.L. eta Bycam, Servicios, Edificios e Infraestructuras, S.A. enpresek gauzatutako “Bilboko itsasadarreko horma eta egituren konponketa eta berreraikuntza” obra inauguratu da. Sei hilabeteko epean egikaritu da, 3.758.300,- €-ko aurrekontuarekin. Lanaren inaugurazio ekitaldian parte hartu zuten Miguel Arias Cañete Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministroa; Carlos Urquijo, Espainiako Gobernuaren ordezkaria Euskadin; Pablo Saavedra, Kostaldeko eta Itsasoko Jasangarritasunaren zuzendari nagusia, eta Ignacio Erice Espainiako Gobernuko Bizkaiko ordezkariordea, Bilboko alkate Iñaki Azkunarekin eta EAJ eta PP alderdietako ordezkariekin batera.
Obrak Espainiako Gobernuak finantzatu ditu, Bilboko Udalak eta Ministerioak sinatutako hitzarmen baten harira. Akordio horrek administrazio bakoitzaren jarduketa metodologia zehazten du itsasadarreko kaien konponketa lanen inguruan. 1929an eraiki zutenetik, lehenengo aldia da itsasadarraren ibilgua inguratzen duten azpiegiturak eraberritzen direla. Arias Cañeteren hitzetan, itsasadarra hirigintzaren eta turismoaren ardatz bilakatu da; beraz, garrantzitsua da gauzatzen ari den esfortzua, eta hiriko bizi kalitateari ere mesede egiten dio.



We use our own and third party cookies, for the analysis of user navigation. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.

© 2011 Grupo Moyua. All rights reserved.
Website developed by DMacroWeb using the tool DM Corporative
Share:
Info: