• Zentro aurrendaria kirol egokiturako
  • Hiriaren erdigunean finkatutako zentroa eredugarria da kirol egokituaren arloan
  • Udalak, Diputazioak, Eusko Jaurlaritzak, Kutxak eta Kirol Kontseilu Gorenak babestutako lanak
  • Kirol ekinzak eta medikuntza eta errehabilitazio zonalde ezberdinak daude
  • Anterior
  • Siguiente
Grupo Moyua,www.moyua.com

CONSTRUCCIONES MOYUA, S.L-K, ALDI BATERAKO ENPRESA-ELKARTE BATEN BARNE, GAUZATUTAKO “HEGALAK” ERAIKUNTZA-LANAREN INAUGURAZIOA

Kontxako “HEGALAK” kirol egokituko zentroa agintarien eta bisitarien presentziarekin inauguratu zen. Donostiako Kontxako parkingaren lehenengo eta bigarren sotoetan kokatutako zentro horren eraikuntza-lanak Construcciones Moyua, S.L-k gauzatu ditu, aldi baterako enpresa-elkarte baten barne. Udaleko, Diputazioko, Eusko Jaurlaritzako, Kutxako eta Kirol Kontseilu Goreneko ordezkariek instalazioak bisitatzeko eta zentro aurrendari horren xehetasunak ezagutzeko aukera izan zuten. Hiriaren erdigunean finkatutako zentroa eredugarria da kirol egokituaren arloan, kirola egiteko aukera orokortu egiten baitu. Eraikinak triangelu-forma nabarmena dauka eta bi solairu ditu. 4500 m2 inguruko gainazala dauka. Lehenengo sotoak 3.330 m2 ditu eta bigarrenak, 1.100 m2. Halletik eraikinaren bi zona bereizietara igaro daiteke. Eremu batean kirol gunea dago. Bertan ezarri dira 12x25 metroko igerilekua, arrapalarekin eta argiztatutako bi kalerekin; 32 graduko tenperaturara dagoen beste triangelu-formako igerileku bat, plataforma bidezko sarrerarekin; errehabilitaziorako igerilekua duan spa bat, politasto bidezko sarrerarekin; jacuzzia, gimnasioa, zentzumenak estimulatzeko aretoa eta erabilera anitzeko aretoak. Horietako bakoitzak aldagela dauka, eta gela horiek bi zatitan banatuta daude: eremu hezea eta lehorra. Horrela, espazio espezifikoak erabili ahal izango dituzte taldeek edo hondartzako erabiltzaileek. Bigarren eremuan medikuntza eta errehabilitazio zona dago, baita zentroaren administrazio gunea eta erabilera anitzeko areto bat.



Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.

© 2011 Grupo Moyua. Todos los derechos reservados.

Comparte:
Infórmate: