• Anterior
  • Siguiente
Grupo Moyua,www.moyua.com

PEDRO ZUBIAGUIRRE JAUNARI EMAN DIOTE “ASCOBI-BIEBA 2013” SARIA

PEDRO ZUBIAGUIRRE jauna, CONSTRUCCIONES MOYUAren fundatzailea, Bizkaiko Eraikitzaile eta Sustatzaileen Elkartearen eskutik, aurten “ASCOBI-BIEBA 2013” sariarekin bereizia izan da, bere ibilbide profesionala aintzatetsiz.

Sari banaketa Bilboko Euskalduna Jauregian izan zen, zeremonia hunkigarri batean, non Bilboko alkatea ere saritu zuten, Iñaki Azkuna jauna, bizkaiko hiriburuak azkeneko urte hauetan jasan duen bilakaeragatik.
50 urte baino geihagoko bizitza profesionalean, PEDRO ZUBIAGUIRREk, bere enpresa Euskal Herriko azpiegitura lan garrantzitsuenetan parte hartzera eroan du.
Nabarmentzekoak dira bere ibilbidean, itsas lanetan harturiko erabaki berritzaileak, euste dikeak eraikitzerakoan ohiko hormigoi-blokeak kareharri-blokeengatik ordezkatzea adibidez. Berrikuntzaren oinarria zera da, kareharri-blokeak harri apaingarrien harrobietako hondakinak direla batetik eta hormigoi-blokeak baino dentsitate handiagoa dutela gainera. Bere erabilera ingurumenerako irtenbide bat da eta aurrezpen ekonomiko garrantzitsua dakar, pisu txikiagoak, garabi, garraio eta lan baliabideetan inbertsio txikiagoa eskatzen bait du.
Diputatu Nagusiak, Jose Luis Bilbao jaunak, bere bukaerako hitzaldian hau azpimarratu zuen, Bizkaiko Foru Aldundiaren apostua azpiegitura berriak sortzeko, seinalatuaz, jarduera ekonomikoa eta enplegua sortuko duela eta bizkaitar guztien bizi-kalitatea hobetzen lagundu.

Hau ez da PEDRO ZUBIAGUIRRE jaunak jasotzen duen lehen saria, 2003. urtean Eusko Jaurlaritzak Joxe Mari Korta saria eman zion, garapenarako konpromisoa izan duen bizitza profesionalaren eta bere eragin-eremua markatu duten proiektu arrakastatsuak gauzatzearen onarpena eginez.



Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.

© 2011 Grupo Moyua. Todos los derechos reservados.

Comparte:
Infórmate: