• Anterior
  • Siguiente
Grupo Moyua,www.moyua.com

DONOSTIAKO CERVANTES PLAZAKO LURPEKO APARKALEKUAREN INAUGURAZIOA

Gaur publikoari ireki dira Cervantes plaza eta bertako lurpeko parkinga, hiru urtez itxita egon ostean.

Obrak 2009ko urrian hasi ziren.  Bi solairuko aparkaleku zaharra eraitsi eta bost solairuko parking berria eraiki da.  del nuevo Parking que ha pasado de dos a cinco plantas. Aparkaleku hori eraikitzeko, alderantzizko metodoa erabili da eta pantailak hidrofesa bidez egin dira. Lehenengo hiru solairuak 607 plaza ditu eta aparkaldi mugaturako prestatua dago. Aparkaleku horietatik 16 automobil egokituentzako dira, eta laugarren eta bosgarren solairuetan bertakoentzako 619 aparkaleku daude.

Aireztapenerako instalazio modernoenak ditu parkingak, argiztapen adimentsua dauka, eta segurtasun kameren sistema ere punta-puntakoa da.

Cervantes plaza berriak 2.800 m2 ditu eta espazio erdia hartzen duen zona berde zabala dauka. Ertzetan, tamarindoen ondoan jarritako palmondoek bolumen bertikala eta nortasun historikoa ematen diote plazari. Erdigunean Cervantes, On Kixote eta Santxo Panzaren egurrezko eskultura dago, itsasoko arrain anitzez osatutako erliebeekin.

Egun, Kirol Egokituko Zentroaren eraikuntza-lanak aurrera doaz 1. eta 2. sotoetan. Kirol Egokituko Federazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala kide dituen Hegala Zabalik fundazioak kudeatzen du zentro hori. Instalazio horiek 4.000 m2 baino gehiagoko azalera daukate eta Kontxako hondartzarekin zuzeneko lotura dute. Halaber, igerilekua, gimnasioa, osasun zona eta hiritarrei irekitako ongizate gunea ditu.
 



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

© 2011 Grupo Moyua. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Testua Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gustukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Informa zaitez: