• Anterior
  • Siguiente
Grupo Moyua,www.moyua.com

DONOSTIAKO KATALUNIA PLAZAKO LURRAZPIKO APARKALEKUAREN INAUGURAZIOA

  Donostiako Udaleko hainbat ordezkarik, Maravi Defauce Mugikortasun zinegotzia barne, parte hartu zuten Katalunia plazako lurrazpiko aparkalekuaren inaugurazioan, azpiegitura zaharra eraisten hasi (2009ko irailean)eta 20 hilabete geroago.

Parking berriak lau solairu ditu eta zaharrak, berriz, bi zituen. Lehenengo bi solairuetan aparkaldi mugatuko 456 plaza daude, eta azken bietan, bertakoentzako 483 aparkaleku. Parking zaharra lurrera bota zen lehenik eta behin, eta, ondoren, 60 zm-ko lodieradun pantaila-horma perimetral bat eraiku zen, hidrofesa bat erabiliz. Hormaren erdia hondar gainean eraiki zen eta beste erdia harri gainean.

Kataluniako parkingak, Cervantes plazakoak bezala,  instalazio modernoenak dauzka: aireztapen sistema etengabea da eta keen pilaketa ekiditen du; argiztapen adimentsuari esker fluoreszenteen intentsitatea %30 eta %90 artean handitzen da pertsonak horiengana gerturatzen diren heinean, eta urruntzerakoan alderantziz gertatzen da. Bestalde, parkingean sartu eta irteten diren autoen matrikulak erregistratzeko sistema dago, eta segurtasun kamerak ere punta-puntakoak dira.

Horrez gain, Kataluniako plaza berriak  soropil zabala dauka erdian, eta alboetan pinazi-pinuak landatu dira. Halaber, haurrentzako jokoen zona dago, bai eta zolatutako eremu bat San Inazio elizaren ondoan. Sorospilaren alboetan pasealekuak daude, zuhaitzekin, egurrezko bankuekin eta argiztapen bereziarekin.



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

© 2011 Grupo Moyua. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Informa zaitez: