• Anterior
  • Siguiente
Grupo Moyua,www.moyua.com

DONOSTIAKO TABAKALERA ERAIKINAREN OBRA ZIBILA ESLEITU DIOTE MOYUA ERAIKUNTZAK ENPRESARI

Donostiako tabako fabrika zaharra ikus kulturan espezializatutako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro bilakatuko duen obra esleitu du Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren Administrazio Kontseiluak, 15.701.571€ + BEZ zenbatekoaren truke.

Zentroak 450 eserlekuko proiekzio gela handi bat eta 115 eserleku bilkor dituen beste areto bat izango ditu, erabilera anitzeko  espazio gisa erabili ahal izateko. Gainera  ekoizpen eta erakusketa espazioa, artxiboa eta  lehenengo solairuaren zati handi bat hartuko duen mediateka garrantzitsua izango ditu Tabakalerak. Bigarren solairuan kokatuko dira Etxepare Institutuaren eta Euskadiko Filmategiaren egoitzak, eta erabakitzeke dago Donostiako Zinemaldiak egoitza bertan izango duen ala ez. Eraikinaren goialdeko solairuan jatetxe panoramiko bat eta publikoari irekitako gunea ezarriko dira. Oin berriko beirazko bolumen bat ezarriko da eraikinaren sabaian, energia alternatiboak (plaka fotovoltaikoak) sustatzeko, eta eraikinaren irudi simetrikoa indartuko da.

Aurreikuspenen arabera,  72 astetan gauzatuko da obra. Egungo egituraren zati bat eraitsi, zimenduak lurreztatu eta egitura berria eraikiko da.



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

© 2011 Grupo Moyua. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Informa zaitez: