• Anterior
  • Siguiente
Grupo Moyua,www.moyua.com

DONOSTIAKO USANDIZAGA-PEÑAFLORIDA BHIREN EGUNGO ERAIKINAREN ERAISTE LANAK ETA ZENTRO BERRI BATEN ERAIKUNTZA ESLEITU DIOTE MOYUARI

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak Usandizaga-Peñaflorida BHIren egungo eraikinaren eraiste lanak eta zentro berri baten eraikuntza-obra esleitu dio Moyuari.  Obraren zenbatekoa 5.715.170 € + BEZ da eta gauzatze epea, 18 hilabetekoa.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak Donostian dituen  oinarrizko proiektuetako bat da Peñaflorida berria. Etorkizuneko zentroak oinplano angeluzuzena, 10.800 m2-ko sabaia eta 2.500 m2-ko jolastoki eremua izango ditu.

Higiezin berriak hiru gorputz edukiko ditu: nagusia, 800 ikaslerentzako gaitasuna duten erabilera anitzeko 32 gela izango dituen eraikin angeluzuzena; bloke horretan egongo dira gimnasioak, bi solairutan, eta bi espazio horien artean kokatuko den hirugarren gorputz batean ezarriko dira sarrera nagusia eta institutuko bi hegaletarako sarbideak.

Institutuko patioetako bat estali egingo da, ikasleek euria egiten duen egunetan erabil dezaten.

Eraikinak beheko solairua eta hiru pisu edukiko ditu. Lurraren arrasean egongo dira jangela (orain arte ez zuen horrelakorik zentroak), liburutegia, irakasleen bulegoak eta administrazioko langileak. Lehenengo eta bigarren solairuetan kokatuko dira ikasgelak eta, azkenik, teilatupean ezarriko dira tailerrak, informatika eta musika bezalako jarduerak burutzeko espazioak, besteak beste.
Peñaflorida berria bigarren hezkuntzako zentro handiena izango da Euskal Herrian.
 



Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.

© 2011 Grupo Moyua. Todos los derechos reservados.

Comparte:
Infórmate: