• Lurpeko geltokia: 91 metroko luzera eta nasa erdigunean
  • Zabalera aldakorreko bi galeria alboetan, nasa azpiko aireztapena egiteko
  • 4.400 m2-ko merkataritza-gunea 1. solairuan
  • Parkinga: 396 plaza, hiru solairutan banatuta
  • Bi sarrera kaletik
  • Hormigoizko eta altzairu herdoilgaitzezko eskailerak solairuak elkarren artean komunikatzeko
  • Geltokiko Kaxarako, +104,00 mailarako eta mezzaninarako egitura nagusiak
  • B-500S motako 2.571.376 Kg altzairu armaduretan
  • HA-25 motako 19.541 m3 hormigoi armatu egituretan
  • 65.400 m3-ko zinbria 750 Kg/m2-ko M-S motako lauzetan
  • Zuntz-zementuzko estaldura lauak (3.060 m2)
  • 97.695 m3-ko indusketa plataforma osatzeko
  • 7.327 Kg-ko txarrantxatze metalikoa
  • S27 motako altzairuzko egitura metalikoa (122.212 Kg)
  • Anterior
  • Siguiente
Grupo Moyua,www.moyua.com

DURANGOKO GELTOKI NAGUSIAREN ERAIKUNTZA

Kokapena

Durango. Bizkaia. Espainia

Aurrekontua

23.711.493,51 €

Gauzatze epea

54 hilabete

Izendapena

Durangoko Geltoki Nagusiaren eraikuntza

Bezeroa

EUSKAL TRENBIDE SAREA

Datu nagusiak

Lurrazpiko geltokia, nasarekin erdigunean. 91 metroko luzera, +98.50 m-ko kotan eraikia. Amorebieta eta Durango arteko trenbidea bitan banatzeko helburuarekin eraikia.  Nasaren zolata azpian zabalera aldakorreko bi galeria daude, albo bietan, nasa azpiko aireztapenerako; eta erdiko espazioan zerbitzu-galeria dago. Lan bereziak gauzatu dira: larrialdietarako aireztapena, ponpaketa-putzua, etab. Egitura nagusiak egin dira ondorengo espazioetarako: Geltokiko Kaxa, +104,00 maila, mezzanina, eskailera metalikoak, hormigoizko eskailerak eta eraikin bereziak. Geltokiak bi sarrera ditu kanpoaldetik. Iparraldeko sarrerak geltokiko ataritik Sasikoa kalera irteteko aukera ematen du, +108 m-ko kotan dagoen forjatutik kanpoaldera eramaten duen hormigoizko eskailera baten bidez. Altzairu herdoilgaitzeko larrialdietako eskailerak nasa +108 mailan dagoen merkataritza-galeriarekin lotzen du. Nasatik +104 mailan dagoen solairura joateko hormigoi herdoilgaitzeko eskailera bat ere badago. +108 eta +113,60 mailetan forjatuak daude geltokiko hormaren bi alboetan eta aurreikusita dagoen lurrazpiko aparkalekuaren hegoaldean. Mezzaninaren mendebaldean, geltokiko hormen artean, argi-zulozko estalkia duen nasa gunea dago. Egitura metaliko batek estaltzen du geltokia (Tail’’). Durangoko Geltokiko parkingaren amaierako zona egokitu eta martxan jarri da, baita sarrerak ere. Lurperatutako 1. bideguneko trenbidearen instalazio lanak eta geltokiaren barneko obrak amaitzea. -1 solairuko merkataritza-guneak 4.400 m2 inguruko azalera edukiko du, eta horietako 1.800 supermerkatu handi bat eraikitzeko erabiliko dira. Beste 1.700 m2 40 eta 100 m2 arteko espaziotan banatuta daude, 16 eta 40 lokal komertzial inguru ezartzeko. Eta 1.000 m2 ostalaritza enpresentzako izango dira. Parkingak 396 aparkaleku erabilgarri ditu hiru solairutan banatuta. Aparkalekuen %52 txandakako erabilerakoak dira, %27k aparkamendu gomendatuzko sistema daukate eta gainontzeko %21k abonu-sistema darabil. Alluitz kalean dago parkingeko sarrera.

Fitxa teknikoa B-500S motako altzairua armaduretan (2.571.376 Kg) – HA-25 motako hormigoi armatua egituretan (19.541 m3) – 65.400 m3-ko zinbria 750 Kg/m2-ko M-S motako lauzetan – Zuntz-zementuzko estaldura lauak (3.060 m2)  - 97.695 m3-ko indusketa plataforma osatzeko – 1.275 m3-ko indusketa lubaki eta putzuetan – 7.327 Kg-ko txarrantxatze metalikoa  –4.348 m3 HM-20 zimenduetan – S27 motako altzairuzko egitura metalikoa (122.212 Kg) – AISI 316L motako altzairua eskailera mekanikoetan (32.570 Kg) – Orri bikoitzeko beira ijeztua (500 m2) –Swelles motako ainguraketa (4.425 ML)  - Txapa galbanizatuko altzairua (29.698 Kg) – Altzairu lakatua (45.811 Kg) – Forjatutako zolaten gainazal-akabera (2.068 m2) – Mikropiloteekin eginiko 667 Ml-eko zulaketa – Trenbide egiturak eta aparailuak – Instalazioak - Akaberak



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

© 2011 Grupo Moyua. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Informa zaitez: