• Anterior
  • Siguiente
Grupo Moyua,www.moyua.com

DURANGOKO GELTOKI NAGUSIAREN INAUGURAZIOA

Euskotrenek Durangoko geltoki berria inauguratu du eta abenduaren 17tik aurrera zabalik egongo da. Eraikuntza-lanaren helburua zen Santa Apolonia auzotik Berriz udalerrira doan trenbidea lurperatzea. Horrela, polemika sortarazi duten 27 trenbide-pasaguneak ezabatu dira eta, puntu horietan trenbidea bitan banatu denez, Durango eta Bilbo arteko bidaien maiztasuna handitu ahal izango da. Aurreikuspenen arabera, 2013ko apirila edo maiatza inguruan amaituko da obra. Zaha Hadid arkitekto ospetsuak diseinatutako geltokia %90ean eraikita dago. Azken erremateak falta dira abenduan amaitu eta publikoari ireki ahal izateko. Geltokiaren diseinuaren berezitasunak arazo tekniko batzuk ekarri ditu lanak gauzatzerakoan, baina egoki konpondu ahal izan dira azken bi urteotan, proiektu originala osorik errespetatuz.Merkataritza-gunea eta parkinga irailean esleituko dira eta aparkalekuak irisgarriak izan beharko dira geltokia martxan jartzen denerako. Hortaz, trenak lur azpitik pasako dira urtea bukatu aurretik, nahiz eta obra zibila ez den 2013ko apirila edo maiatza ingurura arte guztiz osatuko.Trenbidea lurperatzeari esker zazpi trenbide-pasagune kenduko dira Durangon eta beste hogei Euba eta Lebario artean. Gainera, egun kotxetegi eta tailerrekin okupatutako 60.000 metro koadro libre geratuko dira.
 



Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.

© 2011 Grupo Moyua. Todos los derechos reservados.

Comparte:
Infórmate: