• Anterior
  • Siguiente
Grupo Moyua,www.moyua.com

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO DONOSTIAKO CAMPUSEKO CARLOS SANTAMARIA ZENTRO BERRIA INAUGURATU DUTE

Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako campuseko Carlos Santamaria zentro berriaren inaugurazioan parte hartu dute EHUko errektoreak, Donostiako alkateak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu Isabel Celaák. Eraikinaren helburua da "ezagutzarekiko pasioa sustatzea", eta etorkizuneko Euskadiko gizarte "demokratiko eta jakintsuaren" arkitektura berriaren adierazlea da.   Ekitaldiak elkartu zituen gizarte, kultura eta politika arloetako ordezkari anitz.
Eraikinaren ezaugarriak:

Sotoa: 353 plazako parkinga, 95 aparkaleku kanpoaldean eta 542 m2-ko biltegi trinkoa. Dokumentu zaharrak, gutxi kontsultatzen direnak eta material bereziak gortzen dira bertan.

Beheko solairua: ikasketetan laguntzeko zona dago bertan, eta honako zerbitzuak eskaintzen ditu: mediateka,  erabiltzaileen prestakuntzarako eta talde lanerako gelak. Zona honetan kokatzen da Antonio Beristain entzunaretoa, 202 eserlekurekin.

Lehenengo solairua: Liburutegia, talde lanerako aretoak, ikertzaileentzako kabinak eta institutuen egoitza (Kriminologiaren Euskal Institutua, Logikaren Unibertsitate Institutua, besteak beste), katedrak (Kalitate Katedra) eta ikerketa taldeak daude bertan.

Sarrera txundigarria da, egurrezko habe eta leiho erraldoiak baitauzka. Dena bat dela dirudien arren, eraikina bi zatitan banatua dago egurrez forratuta dagoen eta argi naturala sartzea ahalbidetzen duten leihoak dituen barne-patio batekin. Beheko solairuan, hall zabala, erakusketa aretoa eta entzunaretoa daude. Azken horrek Kriminologiaren Euskal Institutuaren fundatzaile Antonio Beristainen izena darama.

Zentroak 16.600 m2-tik gorako azalera dauka, eta horietatik 8.000 m2 liburutegi berriari dagozkio. Euskal Herriko Unibertsitateko eraikin adierazgarrienetako bat izateko asmoarekin sortu dute zentroa.

Errektoreordearen hitzetan, eraikin berriaren xedea da "Giza, Gizarte eta Zuzenbide Zientzien ikerketarako erakargune" bilakatzea.



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

© 2011 Grupo Moyua. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Informa zaitez: