• 480 metroko emborra luzera
  • Antzuolako Zubia
  • Ipurrietetako Zubia
  • Antiguako Zubia
  • Anterior
  • Siguiente
Grupo Moyua,www.moyua.com

GI-632-AREN URRETXU/LEGAZPIKO LOTUNETIK BERGARARAINOKO SAIHESBIDEAREN ZATI BAT EGINGO DU CONSTRUCCIONES MOYUA-K

GI-632 errepidearen Urretxu/Legazpiko lotunetik Bergararainoko (AP-1 autobideko lotura) saihesbidearen Antzuola-Bergara tartea egiteko lanak esleitu dizkiote “Construcciones Moyua”ri “Construcciones Antzibar”ekin batera. 48,5 milioi euroko zenbatekoan esleitu da eta 25 hilabeteko gauzatze epea ezarri da. Saihesbidearen enborraren luzera guztira 4.840 metrokoa da, bakoitzak 7,00 metroko zabalera duten bi kaltzadaz osatutako sekzio mota izango du, kanpoko bazterbideak 2,50 metrokoak izango dira eta barrukoak metro 1,00koak eta bideen arteko banantze medianeran gutxienez 4,00 metro lerro zurien artean. Saihesbidea 76, 222, 79, 270 eta 252 metrotako zubiek zehazten dute, hauetako bi taula isostatikoekin, beste bat taula hiperestatikoakin, eta beste biak aurrez tenkatutako hormigoiko tiradera habe sekzioarekin eginak. Hiru baotako egitura hiperestatikoa duen goiko pasabidea du gainera eta hormigoi armatuzko tiradera bidez 16,34 metroko argi libre horizontala duen beste beheko pasabide bat ere.
 



Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.

© 2011 Grupo Moyua. Todos los derechos reservados.

Comparte:
Infórmate: