• Gure giza baliabideak, gure aktibo nagusia
  • Anterior
  • Siguiente
Grupo Moyua,www.moyua.com

GIZA BALIABIDEAK

Pertsonen kudeaketa da, dudarik gabe, Moyua Taldearen estrategiaren elementu berezi garrantzitsuena. Langile departamentuak kudeatzen ditu kontratazioak eta Taldeko langile guztien (zuzendaritzako kideak eta mendeko pertsonala barne) gaitasun profesionalak eguneratuta mantentzeaz arduratzen da. Gure enpresaren lehiakortasuna bermatzeko erronka nagusietakoa da gure giza kapitalaren gaitasunen kudeaketa zuzena egin eta gure langileen ibilbide profesionalaren garapena ahalbidetzea.

Horregatik, prestakuntza faktore erabakigarria da gure jardueran eta, hori dela eta, Langile Departamentuak lankidetza estua egiten du departamentu teknikoekin eta Prebentzio eta Kalitate zein Ingurumen departamentuekin. Horrela, gure jardueren garapenean sor daitezkeen beharrak hauteman eta horiei erantzuna emateko heziketa ekintzak, ikastaro estandarrak edo neurrira eginikoak proposatzen ditu.

Prestakuntza eta gaikuntza planetan zentratzen da kudeaketa guztia. Plan horiek kontrol eta atzeraelikadura prozesuak gainditzen dituzte langileek lortutako gaitasunen adierazleen eta ebaluaketaren bitartez.
 



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

© 2011 Grupo Moyua. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Informa zaitez: