• Anterior
  • Siguiente
Grupo Moyua,www.moyua.com

MOYUAK BABES OFIZIALEKO 176 ETXEBIZITZA ERAIKIKO DITU GASTEIZEN

Euskadiko Etxebizitza eta Lurra (VISESA) sozietate anonimoak Moyua Eraikuntzak enpresari esleitu dio 176 babes ofizialeko etxebizitzaren eraikuntza-lana, 11.599.764,03 €-ren (+ BEZ) truke eta 27 hilabeteko gauzatze epearekin. Obraren izendapena honakoa da: ‘Babes ofizialeko 176 etxebizitzaren, eranskinen, inguruko urbanizazioaren eta Gasteizko Salburuako RCP-7A lursaileko PIMES proiektuaren energia-instalazio bereziak"™.

2009ko abenduaren 3ko PIME"™S-Concerto-3-CE programa garatzeko, VISESAk Europako Batzordearekin sinatutako kontratuaren barne dago obra hau. Hitzartutako ekintza eta konpromisoen artean, honakoak azpimarra daitezke:

  • Ikerketa
  • Frogapena
  • Monitorizazioa (okupatutako etxebizitzen jarraipena urtebetez)
  • Erakusketa (ondorioak eztabaida-leku anitzetan aurkeztea)

EBrekin hartutako konpromisoek eraikinetan eragina daukate isolamenduan hobekuntzak, sistema berritzaileak eta energia kontsumoaren murrizketa baitakarte.  Konpromiso horiek entitate sustatzaileak aplikatu behar ditu horretarako lortutako diru-laguntzekin edo EBak emandako finantzazioarekin.



We use our own and third party cookies, for the analysis of user navigation. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.

© 2011 Grupo Moyua. All rights reserved.
Website developed by DMacroWeb using the tool DM Corporative
Share:
Info: