• Anterior
  • Siguiente
Grupo Moyua,www.moyua.com

MOYUAK ERAIKITAKO SALBURUAKO 171 ETXEBIZITZA SOZIALENGATIK SARITU DUTE VISESA

Eusko Jaurlaritzako babes publikoko etxebizitzen sustatzailea den Visesa sozietate publikoak “Obra berriko eraikuntza onena” accesita jaso du, Gasteizko Salburua auzoan eraiki dituen 171 etxe sozialak direla eta, energia eskariaren % 40a murriztea lortuta.

Espainiako Etxebizitzen eta Lurzoruaren Sustatzaile Publikoen Elkarteak (AVSk) sari banaketa Logroñon egin zuen eta sozietateko zuzendaria den Marcos Murok jaso zuen saria.

Kalitatezko babestutako etxebizitzen onarpena da eta alokairuzko etxebizitzen eraginkortasun energetikoa eta jasangarritasuna nabarmentzen ditu.

171 etxebizitza sozial hauen eraikuntza PIME´s proiektuan dago kokatuta, Europako Batzordearen “Concerto” programak finantzatu duena, eta integrazio energetikoaren bidez hiri eta komunitate adimentsuak sortzea sustatzea du helburu.

Etxebizitzak eraginkortasun energetikoa bilatuz eraiki dira, energiaren eskariaren %40 ko murriztapenarekin eraikuntzako kode teknikoari dagokionez eta iturri berriztagarriak gehitzen dituen energia elektrikoa eta termikoa sortzeko sare txiki baten instalazioarekin.



We use our own and third party cookies, for the analysis of user navigation. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.

© 2011 Grupo Moyua. All rights reserved.
Website developed by DMacroWeb using the tool DM Corporative
Share:
Info: