• Anterior
  • Siguiente
Grupo Moyua,www.moyua.com

MUTRIKUKO (GIPUZKOA) PORTUAN KOKATUA DAGOEN OLATUEN ENERGIA USTIATZEKO INSTALAZIOAREN KONPONKETA OBRAREN INAUGURAZIOA

Itsasoko olatuen bidez energia elektrikoa sortuko duen Europako lehenengo instalazioa inauguratu du Patxi López lehendakariak Mutrikun (Gipuzkoa). Instalazio berritzaile hori erreferentea da munduan eta, etorkizunean, itsas energiaren alorrean garapen berriak jorratzeko aukera emango du.

Zentrala kai-mutur berrian dago eta 296 Kw-eko potentzia dauka. 16 aire-kamera daude barruan eta, laburbilduz, honela funtzionatzen du: olatua heltzen denean, ura kameran sartzen da eta barruan dagoen airea konprimitu ondoren, goiko aldeko zulotik irteten da presio handiz. Konprimitutako aire horrek turbinari eragiten dio eta, aldi berean, alternadoreari birarazten dio. Modu horretan sortzen da energia elektrikoa. Olatua aldentzen edo ateratzen denean, aldiz, aipatutako zulotik airea xurgatzen du eta turbinari eragin ostean, energia elektrikoa sortzen du berriz ere.

Itsasoko urak ez ditu inoiz ukitzen instalazioaren tresna elektromekanikoak, dikearen barnean baitago. Gainera, elektrizitate ekoizpen mota honek ez du atmosferara C02rik isurtzen, ez eta bestelako gas kutsatzailerik ere.

300 familiaren urteroko kontsumoa asetzeko adina elektrizitate sortuko du zentralak.



© 2011 Grupo Moyua. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Testua Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gustukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Informa zaitez: