• 80  urtetik gorako esperientzia daukagu
  • Anterior
  • Siguiente
Grupo Moyua,www.moyua.com

TALDEAREN PROFILA

1927an Carlos Moyua Eraikuntzak fundatu zen, egungo Moyua Taldearen jatorria. Data honetan ekin zion Moyuak eraikuntza sektorean lan egiteari, eta Taldearen negozio ildo nagusia izan da orduz geroztik. Higiezinen sustapenaren, emakiden eta zerbitzuen negozio arloetara dibertsifikatzeko apustuak Moyuaren merkataritza eta antolakuntza alorren berregituraketa eragin zuen, eta ondorioz, Talde erreferente bilakatu zen Euskal Herrian.

Hasieran ekimen pertsonala eta familiarra zen, baina lan eraginkorrari, pertsonekiko konfiantzari eta finantzen kudeaketa zuhurrari esker proiektuak umiltasunez hazten jarraitu du. Ekonomia orokorraren zikloa aldatzen ari den garai honetan, gure ibilbidea gogoratzean, konturatzen gara urte guztiotan bildutako esperientziak balioa hartzen duela eta aurrera jarraitu ahal izateko oinarrizko zutabeak direla pertsonak, euren beharrak eta horiek asetzen jakitea.

Taldearen sendotasuna eta kaudimena lortu ditugu etengabeko hazkuntza iraunkorrari esker, krisialdiak gaindituz buru-belarri lan eginez eta austeritatea lehenetsiz. Horretarako, geure baliabideak ugaritzera bideratu ditugu irabaziak, merkatu-nitxo berrietan aurrendariak izateko lan egin dugu eta aukera berrien bila jarrera proaktiboarekin aritu gara.

Gure nortasun zeinuak dira: bezeroek espero dutenari erantzutea, prezio, epe eta kalitate aldetik; zuzen eta leial jokatzea; ingurumena errespetatzea; kudeaketa sistemak egunero hobetzea, eta gure langileak zaintzea, aktibo nagusia baitira.

Etorkizunari begira, Taldearen izpiritua mantentzea da gure erronka. Zentzu horretan, sentimendu korporatiboa geurea egin, modu bateratu eta koordinatuan lan egin, eta gure negozio alorretan hazten zein jarduera eremua handitzen jarraituko dugu. Azken helburu hori aurrera eramateko zuhurtasun eta aukeraketan oinarritutako estrategia gauzatuko dugu, Taldearen etekinen %50 eraikuntza ez beste jarduera batzuetatik lortu ahal izateko.



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

© 2011 Grupo Moyua. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Informa zaitez: