
Moyua Taldearen historian pisu gehien duen enpresa da. Euskal Autonomia Erkidegoan egiten ditu eraikuntza-lan gehien, eta orotariko obrak gauzatzen ditu, publikoak zein pribatuak.

Eraikuntzaren arloko enpresa hau Bizkaian dago kokatua eta 15 urte baino gehiagoko esperientzia dauka. Lurralde Historiko honetan egiten dugun eraikuntza-lana enpresa horren bitartez burutzen dugu.

1988an eratutako enpresa hau higiezinen sustapenean eta hirigintzako kudeaketan dihardu, batik bat. Momentura arte 500 etxebizitza baino gehiago sustatu ditu.

Eraikuntza enpresa honen jarduera nagusia obra publikoak dira. Sektoreko enpresen artean kualifikazio gehien dutenetariko bat da. Zoladura asfaltikoak eta hormigoizko egiturak fabrikatzen eta zabaltzen ditu, eta zolu egonkortuak ere hedatzen ditu.

Enpresa kolonbiarra eratu da eta Larrain S.L. da akziodun bakarra. Kolonbian higiezin proiektuak garatzea izango da bere jarduera

Bizkaiko Foru Aldundiko emakidadun enpresa

Enpresa honen jarduera zentratzen da tunel eta galerien indusketa eta sostengatze lanetan, bai eta ezponden egonkortze lanetan eta zimendatze berezietan ere. Jarduera horiek gure bezeroei eskaintzen diegun zerbitzuaren osagarri dira.

Donostiako Cervantes plazaren azpian kokatutako aparkalekua kudeatzen eta ustiatzen duen enpresa.

Donostiako Okendo plazaren azpian kokatutako aparkalekua kudeatzen eta ustiatzen duen enpresa.

Donostiako Katalunia plazaren azpian kokatutako aparkalekua kudeatzen eta ustiatzen duen enpresa.

Bizkaian ezarritako enpresa honek eskaintzen ditu eraikuntzarako material osagarriaren alokairu, konponketa eta salmenta zerbitzuak.

Moyua Taldearen nazioartekotze prozesua garatzeko sortu zen enpresa hau 2010ean. Latinoamerikan presentzia dauka (Brasil, Peru eta Kolonbian) eta eraikuntzaren eta obra zibilen arloan dihardu.

Eraikuntza enpresa hau Argelen kokatua dago eta orotariko obra publiko zein pribatuak gauzatzen ditu Argelian.